2019-12-19




MAGIA PROIEKTUA


Magiaren gaia ezagutu nahi genuela erabaki genuenean, galdera batzuk egin genizkion geure buruei: Zer dakigu honi buruz? Zer gustatuko litzaiguke jakitea? Nola jakin dezakegu? 

Hasteko, hainbat ideia atera ziren... 


Hortik aurrera materiala biltzen hasi ginen eta Magia txoko ederrak sortu genituen. 






Magoen jantziak egin genituen.... Txanoa, barita, kapa eta guzti!







Aldi berean koloreekin nahasketak egin genituen eta edabe magikoak egiteko aprobetxatu genuen!















Denbora aurrera joan ahala, gure magia ikuskizuna prestatzen hasteko garaia heldu zen.  

Zelako lana hartu genuen!






Ikuskizunerako sarrerak prest! Baita kartelak ere!





Ikuskizunerako sarrerak saltzen




Azkenean.... Eguna heldu zen! 

Urduri sentitu ginen baina primerako ikuskizuna eta trukoak eskeini genizkion gure publikoari! 















Proiektuari behar bezala amaiera emateko.... Hitz magikoak esan eta Imanol Ituiño magoa agertu zen gure eskolan!



IRRATIA

IRRATI SAIO BEREZIA DA GAURKOA.  OPORRAK HARTU AURRETIK AZKEN SAIOA GRABATZEA TOKATU BAITZAIGU.

GRABATZEN HASI AURRETIK. LEHENEN FASEA, GIROA ANIMATZEA.
LEHENGOEN GRABAGAILU BATEKIN HAIN ZUZEN ERE.



 -ZERTARAKO BALIO DU APARATU HONEK???
-ARGAZKIAK ATERATZEKO!!!
-BAINA BEGIRATZEKO ZULOA FALTA ZAIO, BERAZ....??
ORDUAN JAKINMINA PIZTU ZAIE!!!






























































GRABAGAILUA ULERTU ONDOREN, MOMENTU EZBERDINETAN GRABATU GARA. PATIOKO ISTRIPU BAT KONTATZEKO, BAT BATEKO ELKARRIZKETA BAT, .... JAJAJA ZELAKO BARREAK 😀😀😂😂!!

BIGARREN FASEA, IRRATI ESATARIA IZATEN SINESTEA.

BI EZAUGARRI ONDO ULERTU BEHAR DITUGU:
1. ARGI GORRIA 🔮 PIZTEN DENEAN, GRABAKETA HASTERA DOA ETA ISILTASUNA 😶 BEHAR DA.
2. GRABATZEN HASI ORDUKO, AIREAN HITZA ESAN BEHAR DA.




ETA HORRELA EGIN DUGU, PROFESIONALAK BENETAN GURE ESATARI TREBEAK 🎤🎧





HURRENGOAN BERRI GEHIAGO!!